XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hasi eta bukatu.

Idazmakinaz idatzi nuen, zuzenketarik egin gabe.

Hura bai irrakurri dut berriro, lagunen iritziak jaso ondoren.

Batzuek oso ona dela, besteek oso txarra...

Zer egin ote dut?

Irakurri nuen eta akats-mordoa.

Hortxe dago kaxoian.

Hor azaltzen da nagikeria.

Ehun eta piku orri dira, berriro hartu eta hura zuzentzen hasi? (barrez hasi da).

H.- Ez al duzu beste proiekturik?

A.I.- Ba, ez. Bueno, proiektuak beti.

Beti ari naiz proiektuak sortzen.

Niri asko gustatzen zait, esate baterako, edozein tabernatan eseri beti norbaitekin eta jendeari begira egotea, elkarrizketa-zati bat entzun...

Beti ari zara istorioak sortzen.

Zer pasatu ote zaio?

Haserre dago.

Seguru senarrarekin haserretu dela, daukan itxuragatik, seguru!

Egunen batean idazteko gogoa etortzen zaidanean...

Baina orain ez daukat astirik.

H.- Irratian egunero-egunero hiru orduko saioa egitea ez da batere erraza izango.

Iaz mila elkarrizketatik gora egin zenituzten.

Iturria ez al da agortu oraindik?

A.I.- Hiru ordu egunean eta egunean bataz beste bost elkarrizketa izaten ditugu.

Iturria agortu ez bada, datorren urtean ere jarraitzeko asmoa dugu.

Zaila da.

Lau urte daramagu programa hau eginez eta iristen da momentu bat iruditzen zaizuna Euskal Herri guztia pasa dela irratitik.

Gero konturatzen zara ezetz, beti izen batzuk direla azken finean bueltaka dabiltzanak.

Eta, aurten, saiakera berezi bat egin nahi dugu, azaldu ez den jende hori ekartzeko, ze jende euskaldun asko dago hitz egin lezakeena eta zer kontatua daukana.

Irrati-nobeletan trebatzen

H.- Saio horretan bazen Irrati-nobela bat.

Horien gidoiak idazten aritua zara.

Idazten trebatzeko modu aparta izango zen hori, gero literaturarako ere?

Asko gustatzen zait tabernan eseri eta jendeari begira egotea"

ZUZENKETA.- Corrección.

SORTU.- Crear.

ASTI.- Denbora, beta. Tiempo.

AGORTU.- Agotar.

BATAZ BESTE.- Batenaz beste, batekoz beste. De promedio.

KONTURATU.- Ohartu, jabetu. Darse cuenta.

SAIAKERA.- Ensayo, intento.

ZE.- Bada. Pues.

TREBATU.- Gaitu. Capacitar, adiestrar.

Maite, Maite, Maitea irrati-nobelaren beste hogeitamar kapitulu egiteko agindua eman didate.